GARA > Idatzia > Pilota

Hegiabeherek erraz jantzi du Bakarkako txapela

J.L. | BAIONA

Hegiabeherek erraz jantzi du Bakarkako amateurren Frantziako txapela, finalean Benesse 40 eta 27 mendean hartu ostean. Hegiabehere profesionala izana da, eta hori agerian utzi zuen, 800 ikusle ingururen aurrean.

Benesee zuen aurrez aurre, eta pilotari landestarra ezustea ematera etorri zen. Dardy izan zen txapela jantzi zuen herrialde horretako lehen pilotaria, eta honek ere errepikatu nahi izan zuen, baina Hegiabeherek ez zion utzi, eta azkenean onena izan zenak jantzi zuen amateurren txapel nagusia.

Bigarren Mailan, berriz, Ibarburuk uste baino askoz ere errazago beregantu zuen txapela, Agirrek ez baitzion ia aurre ere egin, eta 40-17 iarabazi zuen. Emaitzak argi eta garbi erakusten du gertaturikoa. Ibarburuk dena ongi egin zuen bitartean, Agirrereri gauza gutxi atera baizitzaizkion ongi.

Juniorretan izan zen finalik estuena, eta bertan Amuletek 40 eta 36 irabazi zion Palomesi. Partuida bera ere arratsaldeko onena izan zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo