belar hockeya
Lau euskal talderen artean, puntu bakarra batu ahal izan da
J.L. | DONOSTIA
Asteburu beltza, oso beltza izan da Ohorezko Mailan dabiltzan euskal takdeentzat, inor ez baita izan garaipenik lortzeko gain, eta lauren artean puntu bakarra batu ahal izan da.
Hori, emakumezkoen Ohorezko Mailan izan da, eta Realak lortu du. Hala ere ezin esan emaitza ona izan denik, partida amaizteko lau segundo besterik geratzen ez zirenean lortu baitzuten berdinketa Polo taldeko neskek.
Jolasetaren emaitza oraindik eta okerragoa izan zen, bizkaitarrek 2 eta 1 galdu baitzuen Atletico Terrasa taldearen zelaian. Hala ere, hori normaltasunaren barruan hartu beharko da, izan ere, Jolasetak aurrean izan zuen taldea bigarren dago, Liga irabazteko helburuekin, eta bizkaitarren asmoa mailari eustea da.
Mutiletan, okerrago
Mutiletan gauzak okerrago joan dira, bai Atletiko San Senbastianek, eta baita Getxok ere galdu egin baidituzte beren norgehiagokak.
Donostiarrek Egarari egin zioten bisita, eta astindua hartuta etxeratu behar izan dute, 5-0 galdu baitzuten.
Jolasetak, berriz, etxean jokatzen zuen Atletic Terrasaren aurka, eta bizkaitarrek 1-3 galdu zuten, eta mailari eusteko ametsa ia erabat zapuztu zaie.
J.L. | DONOSTIA
Hegoaldek 4 eta 2 galdu zuen Elcheren kiroldegian, nahiz eta markagailuan aurretik ere izan ziren. Hala ere, tolosarrak sailkapeneko zortzigarren postuan jarraitzen dute.
Dani Garciak zuzentzen duen taldea ongi hasi zen, eta Miriamek aurretik jarri zituen tolosarrak bigarren minutuan. Gero, Elchek hartu zuen partidaren agintea, eta sailkapeneko lehen postuetan zergaitik dauden erakutsi nahi izan zuen.
Dena dela, Hegoaldek oso partida ona egin zuen, eta beti aurre egin ahal izan zien. Azkeneko metroetan, ordea, kaliterik handiena zeinek duen ikusi zen, eta hor etxekoek hobeak izan ziren. Datorren larunbatean Cadiz hartuko dute Toloan.