GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskarara itzuli dute EBren terminologia

GARA |

Bizkaiko Foru Aldundiak Europar Batasunak darabiltzan agiri eta datu-baseak eratzeko erabiltzen den terminologia euskarara itzuli du. Aldundiko teknikariek hama- lau urte eman dituzte lan horretan eta hilabete honetan amaitutzat eman dute beren jarduna. Aldundiaren web orrian erabilgarri dago informatikan lan egiteko baliogarri den tresna hori.

Itzulitakoa Eurovoc deituriko hiztegi edo katalogoa da, Europar Batasuneko datu-baseak antolatuz horien kontsulta errazten duen katalogoa, hain zuzen. Hainbat hizkuntzatan erabiltzeko prestatua zegoen eta orain, euskaraz ere izanen da aukera. Lan tresna hori erabiltzen dutenak, Batasuneko partaide diren herrialdeetako legebiltzarrak, administrazioak, instituzioak, aholkularitza taldeak, unibertsitateak eta ikerketa institutuak dira gehienbat, Bizkaiko Aldundiak eman dituen datuen arabera. Erakunde pribatuei dagokienez berriz, kazetaritza alorreko agentziak eta EBk baimendutako berriemaileak, ikerlariak, ikasleak, profesionalak, dokumentalistak eta liburuzainak dira erabiltzaile nagusiak.

Eurovoc katalogoak 6.645 hitz edo adierazpen ditu, hogeita bat gai eremutan banatuak. Europar instituzioetako ariketa gune guztiak biltzen dituzte gai eremu horiek. Bizitza politikoa, nazioarteko harremanak, Europako komunitateak, zuzen- bidea, finantza kontuak eta gizarte gaiak dira gai eremuetan biltzen diren ariketetako batzuk.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo