GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

«Guk planteatzen dugun zabaltze hori beraientzat ere aberasgarria dela esan dute"

R.S. |

Genevako bilkura bukatu bezain laster, helburuak beteta, Euskal Herrirako bidea hartu zuen Loren Arkotxak. Emaitza hasieran aurreikusten zuena baino oparoagoa izan zela nabarmendu zion GARAri telefonoz.

Nola joan da bilera?

Oso kontent atera gara. 45 minutu inguru iraun du bilkurak; bertako ordezkariak 6.000 adierazpen edo eskaera horiek hartu ditu eta guk Udalbiltza zer den eta zein paper jokatzen duen azaldu diogu. Euskal Herria ezagutzen zuen. Eskaera horiek garatzeko prozeduraz aritu gara gero. Horrek etorkizunerako bideak irekitzeko balio dezakeela argi geratu zaigu. Denbora mugaturik ez du prozedura horrek; bi hilabete izan daitezke, sei, hamabi... Norma- lean estaturik gabeko nazioetako pertsonek erabili izan dute bide hori. Guk nolabait hori zabaltzen dugu, baina beraientzako zabaltze hori ere interesgarria eta aberasgarria dela jakinarazi digute.

Udalbiltzaren egoera Estatu espainolean nolakoa den ikusita, edo zuk zeuk Estatu Batuetan eta beste lurralde batzuetan sartzeko nolako oztopoak izan dituzun gogoan izanda, zer garrantzi izan dezake bilkura horrek erakundearen onarpenari begira?

Garrantzi handikoa izan daiteke. Udalbiltza aintzat hartzea baino gehiago da, nazioartean onarpen instituzionala eman diote erakundeari. Esanahia badu, eta guri ilusioa egiten digu, noski.

Agintari espainolek ere ulertuko al dute?

Horren itxaropena badut. Egun batean Euskal Herriko instituzio nazional modura hartuko gaituzte. Euskal Herria auzokide lagun bat izan daitekeela ulertuko dute.

LOREN ARKOTXA
UDALBILTZAKO LEHENDAKARIA

Pozaren pozez zetorren Euskal Herrirantz Loren Arkotxa. Ez zen gutxiagorako. Estatu Batuetan eta beste hainbat tokitan itxita aurkitu ditu ateak Udalbiltzak, baina atzo ireki egin zizkion Nazio Batuen Erakundeak. Hala ere, batez ere naziotasuna aldarrikatu izanagatik zen gustura Arkotxa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo