GARA > Idatzia > Mundua

Lehen aldiz, airez erasotu dute tamilek Sri Lankako armadaren base militar bat

GARA |

Tamilek Sri Lankako armadari airez egin zioten eraso igandean. Colomboko nazioarteko aireportutik 30 kilometrora dagoen Kataunayakeko base militarraren kontra hainbat lehergailu bota zituzten. Lau pertsona gutxienez hil ziren erasoan eta 17 zauritu egon ziren. Horrez gain, bi lehergailuk helikoptero bana eta ingeniaritza zerbitzuak kaltetu zituzten. Gertaturikoak badu garrantzia berezia, izan ere, orain arte tamilek ez dute sekula airez erasotu eta hori lehen aldia da. Atzo, talde horren politika arloko buruak bere gain hartu zuen erasoa egunkari bati eginiko deian.

Era berean, tamilen bozeramaileak, Rasiah Ilanthiriyanek, adierazi zuenez, igandekoa tamilen menpe dauden guneak bonbardatu izanagatik da. «Aireko Armadaren gaitasuna murriztea zen eraso horren helburua. Zibilen kontrako bonbardaketak ekiditzeko antzerako ekintzak errepikatzeko prest gaude», ohartarazi zuen.

2001eko uztailaren 24an, gogor erasotu zuten Kataunayakeko base militarra. Dozena bat hegazkin suntsitu ostean, aireportura joan eta hutsik zeuden SriLankan Airlines-eko sei hegazkin erabat txikitu zituzten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo