GARA > Idatzia > Kultura

«Astola» urtekaria eta egoitza berria, Gerediagaren urteko egitasmoen baitan

Gerediaga elkarteak batzar nagusia egin zuen atzo, eta 2006ko ekintzen balorazioa eta 2007koen asmoen azalpena egin zituen. Besteren artean, ekintza ezberdinen hausnarketa, egoitza berria eta «Astola» izena izango duen aldizkaria nabarmendu ziren. Azken horrek Durangaldeari buruz egiten dabiltzan ikerketen berri jasoko du, eta irakurle mota guztiei zuzendutako dibulgazio argitalpena izango da. Durango Udalak utzita, Larrasoleta kalean izango du laster egoitza elkarteak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo