GARA > Idatzia > Musika

10. urtemuga, Anari eta Lisaboren zirrararekin

Basauriko Bidebieta irratiak ospakizunetan jarraitzen du. Oraingoan, Gipuzkoako talde biren txanda. Baga, Anari eta lagun musikariak, «Zebra» ikaragarriaren zuzeneko indartsua eskainiz (Metak 2005). Biga, Lisabo indarberrituak. Txintik esan gabe urteak eman ondoren, «Ezlekuak» plazaratu dute berriki -baita biniloan ere- berariaz sortutako Etxehuts disko etxean, Martxel Mariskalen hitzez eta Jabi Amodio-ren itzulerarekin. Karlos Osinagak ekoitzi ditu bi lanok. Etzi, larunbata, Bilboko Kafe Antzokian, 22.00etan (10 euro).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo