Marka saiakera
Arregik, burdinezko barra bizkarrean hartu eta errekor bat ezarri nahi du
Inaxio Arregi azpeitiarrak marka bat ezarri nahi du bihar (9.00). Horretarko, bere pisua adineko burdinezko barra bat bizkarrean, hartu, 78 kilo inguru, eta Loiolako plazatik Xoxote mendira joango da, marka bat ezartzeko asmoz. Guztira 6 kilometro inguruko ibilbidea da, baina aldapa handikoa da. Bera, horrelako ahaleginetan trebatutako gizona da.