GARA > Idatzia > Non Zer

Arrasateko Udaberriko III. Musikaldia gaur amaituko da

Arrasateko Udaberriko III. Musikaldia gaur amaituko da. Artaxoako Bandak eta J.W. Jansen Klabezinjoleak taldeak hasi baldin bazuten amaiera Tirri Tarrak, Goikobaluk eta Sotto Voce Orkestrak taldeek emango dute. Tirri Tarra taldeak hogeita bost kidek osatzen dute eta haiek eskaintzen dituzten proposamen sinfonikoak beste mundu batzuetara eramaten dituzte entzuleak musikaren, argien, pentsamenduen eta irudimenaren bitartez. Goikobalu Abesbatza herrikoak dira. Lehenengo pausoak 1989an Luis Ignacio Ruiz de Alegriaren zuzendariarekin eman zituen eta hasieratik musika koralaren arlo guztiak jorratzea izan du helburu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo