GARA > Idatzia > Euskal Herria

AHTren inguruko herri galdeketa egingo dute Alegian gaur

GARA |

AHT Gelditu! Elkarlanak tren-proiektuaren inguruko informazio ezari aurre egin eta geldiarazteko eskariarekin gizarteak bat egin dezan abiarazi duten egitasmoaren barruan, gaur herri galdeketa eginen dute Alegian. Herritarrek beren iritzia eman ahal izanen dute eta antolatzaileek parte hartzera animatu ditu. Joan den igandean Atxondon izan ziren eta AHTri ezezko nabarmena eman zioten hango herritarrek.

Elkarlaneko partaideen ustez, «ezinbestekoa» da AHT geldiaraztea eta parte hartzea bultzatzen dituzten informazio eta jokabideen bidez, auzi horren inguruan dauden sentsibilitate eta alternatiben aniztasuna onartuko duten eztabaida bideak zabaltzea».

Behar hori ez da betetzen, otsailean gizartean egindako galdeketak adierazten duenez: galdetutakoen %71ek «eztabaida eta erabakietan parte hartzeko ez dela aukera nahikorik izan» uste dute. Hori horrela izanda, egitasmoak informazioa zabaldu eta iritziak jasotzea bilatzen du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo