GARA > Idatzia > Hemeroteka

BERRIA Jon Benito 2007/3/31. Euskal Herria.

Heroi terrorista

Txangoa egitera zihoan autobusa Manilako udaletxe aurrean gelditu zuen. Hedabideek ekintza terroristatzat saldu zuten

-Bi granada, pistola eta metraileta zituen!

Asteazkeneko albistegietan ez zuten Armando Ducat enpresa gizona zenik esan. 30 ume zeramatzan autobusa bahitu bazuen ez zuela diruagatik egin, alegia. Ez zuten bahitutako autobusean zihoazen ikasleen eskolaren jabea zenik esan. Osteguneko egunkarietan ez zuten Filipinetan hezkuntza sistema hobe baten alde egin zuenik jarri.

Gaur arte inork ez du esan, baina bahitutako umeen gurasoek ez dute salaketarik jarri. Irratiek, ez asteazkenean ez ostegunean, esan ez zuten arren, 145 umeren eskolatzea bere patrikatik ordaintzen du bahitzaileak.

Filipinetako gobernuak terrorista eta gizartearen «kakatzat» -Ibarretxek «alimaña» erabili zuen- aurkeztu du Ducat. Baina bahitutako umeen gurasoek heroitzat -bida esaten diote han- dute, eta hura askatzeko eskatu diote Filipinetako lehendakariari.

-Eskolaurrea amaitu duten umeek eskolatze-matrikula doan izatea eskatzen zuen!

Armando Ducat bida ala kontrabida -bilaua- da? Heroia ala terrorista?

Batzuentzat heroi, besteentzat terrorista: heroi terrorista.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo