GARA > Idatzia > Euskal Herria

Independentzia eraikitze bidean, hainbat eragilek Gazte Martxa babestu dute

Maider IANTZI |

Gaztesarea, Ikasle Abertzaleak, Donostiako Piratak eta Kaskagorri taldeetako ordezkariak bildu ziren atzo EHUko Ibaetako campusean, asteburu honetan Untzagatik Laudiora eginen den Gazte Martxarekin bat egiten dutela adierazteko eta zein bide garatzen ari diren azaltzeko. Nahiz eta bertan ez egon, hainbat herritako gaztetxeek ere babesa eman diote Gorka Zozaiak eta Zuriñe Burgoak irakurri zuten testuari.

«Independentzia eraikitzen gabiltzan errealitatea da -baieztatu zuen Zozaiak, Gazte Martxako afixa aitzinean eta lagunak gibelean zituela-. Laudiotik Maulera, gazteok nazio izaeratik eratorritako eskubideak garatzen ari gara eremu politikoan eraginez, eragile bakoitza bere eremutik baina independentziaren proiektuan elkartuz».

Autogestioaren alde

Neoliberalismoa, Bologna, Bolkestein, musika komertziala eta desinformazioa gaitzetsi zituzten unibertsitatean bildutako lagunek. Bai erran zieten, ordea, berezko hezkuntza nazionalari, informazioari, komunikazio proiektu alternatibo eta herritarrei eta autogestioari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo