GARA > Idatzia > Euskal Herria

Berdeek bat egin dute Hiru Saretak antolatu protestarekin

GARA |

Euskal Herriko Berdeek euskararen alde manifestatzera deitu dute. Hiru Sareta plataformak heldu den larunbaterako deitu duen manifestazioarekin bat egiten duela jakinarazi du. Euskarazko hezkuntza babesteko arratsaldeko hiruretan Baionako karriketan zehar eginen den martxarekin bat egiten dute Berdeek.

Seaskak, Biga Bai-k eta Euskal Haziak taldeak osatzen duten plataformak hezkuntzaren baliabide eskasia salatzen du. Hezkuntza Nazionalak irakaskuntza elebidunean eta euskaldunean hartutako engaiamenduak ez dituela bete nabarmendu dute Berdeek. Euskarazko hezkuntzari egiten ari zaion mehatxua dela-eta Hiru Saretaren ekimenarekin bat egiten du talde ekologistak, euskararen biziraupenaren alde borrokatzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo