Hiru bidaiariri 2.700 euro ordaintzera behartu dute Iberia
GARA |
Iberia konpainia hiru bidaiariri 2.700 euroko kalte-ordaina hartzera behartu du Bilboko auzitegi batek. Bakoitzak 600 euro jasoko ditu atzerapenengatik, eta 300 kalte moralengatik.
Kaltetuek Bilbo-Bartzelona eta Bartzelona-Buenos Aires hegaldiak hartu zituzten eta Madrilen eskala eginarazi zieten eta helmugarako hegaldia galdu zuten. Epaiak kontuan hartzen ditu bidaiariek izandako arazoak eta ondorioz eragindako egonezina. Horrez gain, epaiketaren gastuak Iberiaren gain jarri ditu kaltetuekin auzian ibiltzeagatik.