GARA > Idatzia > Txirrindularitza

Saunier: taktikoki onak eta fisikoki onenak

Iñigo CHAURREAU

Lehenengo etapa nahiko ohikoa izan da. Hasieratik Euskal Herriko Itzuliak izaten duen ihesaldi horietako bat gertatu da, atzean lasaitasunez hartu dutena. Gero, berriz, talde indartsuek ihesaldia behera bota eta nagusiek irabazten dute.

Atzoko sorpresatxo bakarra zera izan zen: Aztirian gora hanka egin zutenak taldeetako «bigarren ezpatak» izan ziren, baina badirudi horiek ere indartsu daudela, eta «lehenengoak» ez dira gai izan harrapatzeko.

Bestetik, harrigarria izan zen Saunier Duval taldeak egin duen etapa. Planteamendua egitea posible da eta trebeak dira Saunier Duvalekoak, baina argi dago indarra ere badutela.

Hemendik aurrera zer gertatuko den esatea ez da erraza. Hala ere, nire ustez, Saunier Duvalek karrera eutsi nahi izango duela. Printzipioz berari dagokio lan egitea eta haiek jardungo dute tiraka. Hori litzateke errazena, baina ziur nago buruari buelta asko emango dizkiotela «Matxinek» eta besteek. Ez ninduke harrituko, beraz, lasterketa beste era batera planteatuko balute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo