EUSKAL HERRIKO ITZULIA Adierazpenak
«Euria izan da gakoa; jaitsieran arriskatzen heldu gara»
Profesionaletako lehenengo garaipena eta Saunier Duvalen indarraren erakusgarri izan zen Cobo
Arnaitz GORRITI | URRETXU
Atzoko protagonista nagusia Saunier Duval taldea izan zen. Etapa garaipena, lidertza eta, iazko moduan, itzulia irabazi dezaketen Gomez Marchante eta Koldo Gilen egokiera ona. Oso normala izan zen talde horikoak elkar besarkatzen ikustea Santa barbarako gainean.
Guztietan pozik handiena, hala ere, Juanjo Como kantauriarrak zuen. Lau urte profesionaletan daramatzan honek, atzo lortu baizuen bere aurreneko garaipena.
«Hasiera aldean nahiko arraro sentitu naiz, baina etapan aurrera egin ahala hobeto sentitu naiz eta Euskal Herriko Itzulia bezalako lasterketa garrantzitsu baten irabazi ahal izan dut».
Lasterketaren gakoei buruz galdetzean, Aztiria jaisten aurrera joan zen laukoteak arriskatuta egin zuela alde aitortu zuen Saunier Duval taldeko txirrindulariak.
«Tira, esan beharrekoa da zorte handia izan dugula euria egin baitu. Aztiriako gaina pasatu eta gero arriskatu egin dugu eta gero indartsuena ni neu izan naiz», esan zuen.
Euskal Herriko Itzulia irabazteko bere hautagaitzari buruz galdetuta, zuhur mintzatu zen espainiarra.
«`Matxinek' esana zuen `ezkutuan' baten bat izan zezakeela eta hala egokitu da. Dena dela, nire lana gure liderrei laguntzea da. Marchantek erakutsi du dagoeneko indartsu dagoela, Valverde eta enparauei denbora atera baite, eta ni laguntza on bat izan ninteke», amaitu zuen.
«Ezkutuko» aukera
Juanjo Cobo pozarren bazen, ez zegoen haserreago Joxean Fernandez «Matxin», talde horiko zuzendaria.
«Itzulia ongi hasi dugu, bai. Hasieratik esan izan dugu Cobo `ezkutuan' geneukan aukera zela, baina agian arinegi erakutsi du burua. Zer hoberik honela hastea baino»?
«Bagenekien Cobo indartsu zegoela, nahiz eta jendeak eta prentsak Mayo, Marchante eta Koldo Gili buruz hitzegin» esan zuen zuzendari bizkaitarrak.
Gustora zen Euskaltel-Euskadiko Aitor Hernandez ere, mediko sailkapeneko lider dena.
«Erasokor jardun dut taldeari lana kentzeko, baina pena izan da Samuelek ezin irabazia», adierazi zuen ermuarrak.
Oscar Guerrero, Fuerteventura Canarias taldeko zuzendari euskalduna ere gustura zen bere gizonen lanarekin, bi txirrindulari sartu baizituen eguneko ihesaldi nagusian.
«Gaur egungo txirrindularitzan zer egin argi dago: batzuek zain egon behar dute azkenera itzuliak jokatzeko eta besteok, berriz, egurra eman behar dugu eta landu egin behar ditugu garaipenak. Ihesaldian bi lagun sartu ditugu eta tarteko helmugak jaso ditugu. Esan ohi dudan bezala, taldea telebistaz saldu behar dugu».
Itzuliari dagokionez ere nahiko argi mintzatu zen. «Saunier Duvalek talde indartsua du. Marchante, Koldo Gil, Samuel... hor behar du itzuliak», esan zuen.
A.G.
La vuelta tiene hoy su segundo capítulo, con otro dientes de sierra entre Urretxu y Karrantza. Esta vez el final en alto es en las Cuevas de Pozalagua, y antes tendrán que superar otros siete puertos. Destaca Ubal, de primera categoría, antes del final, y la paliza será mayor pues son 190 kilómetros por los 139 de ayer.
El día festivo se dejó notar ayer en la salida de Urretxu. La afición se echó a la calle y los corredores se mezclaron con los centenares de aficionados que se acercaron a disfrutar de la mañana y a estar al lado de sus ídolos. Entre el público, se encontraban Joane Somarriba y Ramontxu González Arrieta, así como David Etxebarria.