GARA > Idatzia > Gutunak

Mikel Lonbillo Eletxigerra Bilbo

Gizartearen deskontu tasa

AEB, Txina eta Indiako ekonomietan hain dago korapilatsu ekonomiaren sofistikazioa ezen 2020. urterako proposamenik xelebreena beroriek egin beharko luketen egokiera energetikoa betetzea baita. Txina eta Indiako kasuetan neurri itzelekin. Indiako kasuan aldez aurretiko ekonomiaren egokitzapen ezean da hutsalkeria.

AEBen kasua apartekoa da haren batean. Munduko ekonomia aurreratuena izaki, munduari begira dago eta horrentzako kaltegarriena suertatu ahal izango den ebazpen globalizatuaren txerkan ez baitoa egun.

Joan den mendeko zenbait rol troskoilki arituaz -ekoizlearena seigarren eta zazpigarren hamarkadetan, eta finantzariarena 2001eko iraila artekoan-, 2007koan kostuak laburtzeko xurgapen ikaragarritan ibili da Hego Amerikan zehar gupida gabe; lehenbizikoz, Mexikoko artoaren bila eta ondoren Brasilen, biotako derrigorrezko laguntza etanol ekoizteko.

AEBen arazoa hiru aldagaitan ari da mugitzen gehienbat, hau da: populazioaren pobretze erlatiboa, beraz, kontsumoa; energiako abagunearen aldaketa eta, azkenez, bere burua sartu duen gudaldikoena. Egun, behin eta berriro berotze klimatikoaren bultzakada mehatxagarriagotan izaki, indarrez lortu bide liratekeen merkatu berriak soberako abisuan dute egoera, batez ere, bertakoen errenta banaketa ez baitago aurretiaz eginda.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo