GARA > Idatzia > Non Zer

ZINEA

«Nosferatu" Hego Korean ekoitzitako zine berriari hurbilduko zaio gaurtik aurrera

«Nosferatu» programazioko beste ziklo bat hasiko da gaur. Oraingo honetan, azken urteotan zinegintza bizi, indar handiko eta interesgarrienetako bati eskainia: Hego Koreakoari. Eta Bong Joo-ho «Memories of Murder »(2003) eta «The Host» (2006), zuzendariaren lehen filmarekin hasi ere: «Barking Dogs Never Bite / Dogs of Flanders» (2000). Filme horrek nazioarteko ezagutza ekarri zion, Donostiako Zinemalditik pasatu ondoren. Hurrengo pelikula apirilaren 18an emango da eta «Peppermint Candy» izango da. Istorio hori 1999ko udaberrian hasi edo amaitzen da, beharbada. Bere onetik ateratako gizon bat ikasle ohiek antolatutako bilera batean agerpena da, duela hogei urte eskola utzi eta gero.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo