GARA > Idatzia > Txirrindularitza

KANPOTIK

Oso «debut" berezia eskaini zidan Mikelek

Iñigo CHAURREAU

Atzo ihesaldia izan genuen berriro ere, baina oso desberdina izan zen. Lehen egunekoa «baimendua» izan zen, baina atzo borroka handia egon zen bertan sartzeko, azken finean jendeak iritsi zitekeela pensatzen baitzuen.

Azkenean sortu zen eta oso ihesaldi garrantzitsua, gainera. Maila handiko txirrindulariak zeuden eta atzean, liderraren taldeak lan egin behar izan zuen. Ondo aritu zen Saunier baina ez zuen laguntzarik lortu eta esfortzu handia egin behar izan zuen. Beharbada, indar asko galdu zuen baina, hala ere, eguna nahiko ondo salbatu zuten. Azken finean, hiru lider dauzkate eta hirurak aurrean iritsi ziren, ia ia iheslariak harrapatuta.

Hala ere, nik ihesaldian hiru euskaldun egon zirela goraipatuko nuke. Denek egin zuten lan ederra, txalotzeko modukoa. Eta niretzako oso berezia izan zen. Nire lehenbiziko urtea da txirrindularitzaren beste aldean, lehen Euskal Herriko Itzulia eta Mikel hor aurrean ikustea, irabazteko aukerekin... Sentipen bereziak izan nituen. Saiatu nintzen bultzatzen animoekin. Ezin izan zuen, baina oso etapa polita egin zuen. Nire «debuta» oso polita iruditu zitzaidan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo