GARA > Idatzia > Musika

Leizeko metal doinuen oihartzuna

Zestoak Leizeren jaiotza ikusi zuen 80ko hamarkadaren hasieran. Rock gogorra jorratuz eta kaleko istorioak kontatuz nabarmendu zen Felix Lasa kantari zuen taldea. 1988an «Devorando Las Calles» debuta plazaratu ostean beste bost lan argitaratu zituzten, azkena Madrilen grabatutako «Esto es lo que hay» zuzeneko diskoa. Orain, bueltan da zestoar laukotea, eta bihar heavyz beteko dute Bilboko Rocstar aretoa. Kontzertua 21.00etan hasiko da (12/15 euro).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo