GARA > Idatzia > Musika

Disko berriak Aritz Sound System

Jazza eta musika elektronikoa

Europa mailan, jazza eta musika elektronikoa elkartzen maisu dira Jazzanovako lagunak. Egitasmoa 1995ean sortu zen eta sei lagunek osatzen dute. Musikaren ikuspegi zabala dute eta musika munduaren alor desberdinak landu dituzte; musika egileak dira, disko jartzaileak, ekoizleak, negozio gizonak eta zale amorratuak. Jazza erritmo elektronikoekin elkartzen maisu dira eta konbinazio honi soula, funkia, drum&bassa, samba, bossa, duba, folka edo afrikar doinuak gehitzen dizkiote dotoretasun handiz. Musika egile bezala kaleratu dituzten diskoez gainera, disko jartzaile sesio lanak eta besteen musikari egindako nahasketekin ere kaleratu dituzte diskoak. Horrez gainera, euren musikari beste disko jartzaile edo ekoizleek egindako nahasketekin ere kaleratu dituzte diskoak. Norabide anitzeko jokoak, beraz. Oraingoan pauso berria eman dute eta, ohikoa ez bada ere, antzezlan baterako soinu banda osatu dute. 70eko hamarkadako «Blaxploitation» filmetan oinarritu direla diote (aktore afroamerikarrek antzeztutako filmak); Barry White, Marvin Gaye edo Isaac Hayes bezalako abeslarien konposizioetan. Dena den, Jazzanovaren ukitu berezia dute; garaiko film horien zakartasunik gabe. Diskoan entzun daitezkeen kantu gehienak Jazzanovak egindakoak dira, nahiz eta euren disko etxean grabatu duten beste talde batzuen kantuak ere entzun daitezkeen (horregatik aurkeztu dute disko bilduma bezala): Micatone, Wahoo, Clara Hill, e.a.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo