Krisialdi zuri-urdina
Zalantzak ulertu arren, besoak tente mantentzen ditu taldeak
Zuri-urdinek badakite zaleei ilusioa bueltatzeko bide bakarra Betisen aurkako partida irabaztea dela
GARA | DONOSTIA
Montjuicen jasotako porrotak aurreko asteetan sortutako ilusioarekin eta positibotasunarekin amaitu du neurri haundi batean. Taldeari asko kostatu bazitzaion berpiztea, 90 minutu besterik ez zituen behar izan ingurua berriro ezkortasunez betetzeko.
Zuri-urdinek ulertzen dituzte berriro sortutako zalantza guztiak, baina ez dituzte taldean sartzen uzten. Hemendik ekainera duten bidea luzea eta gogorra da eta konfiantza ezinbesteko osagaia dute hurrengo bi hilabete eta erdiei ekiteko behar duten edaberako.
Zaleen laguntza eta horien baikortasuna nolabait itzali bada ere, jokalariek argi daukate azken unea arte jo eta ke arituko direla. «Jendearen animoa gure jokoaren arabera igotzen edo jaisten dela badakigu -onartu zuen Mikel Alonsok-, batez ere egoera zaila denean. Baina jendea bukaera arte egongo dela gurekin, ez dut inongo zalantzarik horri buruz». Ildo berean, erdilariari «normala» iruditzen zaio «berriro zalantza asko azaltzea» eta, horiekin amaitzeko, argi dauka zer den Realak egin behar duena: «hurrengo partida irabazi behar dugu».
Helburu hori eskuratzeko, taldeak iragana «ahaztu» beharko du, «tamalez errepikatzen diren hutsak egiten ari garen arren». Une honetan, «buruan izan behar dugun gauza bakarra hurrengo partida da, final berri bat delako», aitortu zuen.
Asmo berbera dauka, nola ez, Gerardok. Batez ere, taldeak Montjuicera joandako zaleekin duen «zorragatik. Ez genuen talde honek merezi duen itxura eman eta sentitzen dut, batez ere haiengatik».
Baina, Alonsok bezala, Gerardok Espanyolen aurka gertatutakoa «egun txar bat bakarrik izatea» espero du. Ez du zalantzarik nahi, zaleek eduki ditzaketela ulertu arren, eta argi dauka «borrokatzen jarraituko» duela taldeak. «Errezena Bigarren mailan gaudela esatea litzateke -onartu zuen erdilariak-, baina ez da horrela izango. Horrelako momentuetan indarrak atera behar ditugu eta, beste taldekideek esan duten bezala, ez ditugu besoak jaitsiko», adierazi zuen.
Autografoak
Aitor Lopez Rekarte eta Saviok autografoak sinatuko dituzte gaur, 18.30etik aurrera, Realak Donostiako Txurruka kalean duen dendan.
Espanyolen aurkako partidan gertatutakoa, taldea Lehen mailan mantenduko duen ibilbide gogorraren barneko «egun txar bat besterik ez izatea» espero du Gerardok.
Los servicios médicos del Betis comunicaron ayer que Marcos Assunçao estará en disposición de reaparecer en el encuentro del sábado.
Después de que el lunes se tildara de «muy complicado» el concurso del brasileño, aquejado de una tendinitis en el tendón rotuliano de la pierna derecha, los galenos béticos aseguraron ayer que su evolución ha sido tan rápida y satisfactoria que estará a punto para enfrentarse a la Real.
Pese a que apenas ha trabajado esta semana, por unas molestias en el pubis, Edú también estará a disposición de Luis Fernández.
De esta manera, las tres únicas bajas béticas para el choque son las de los lesionados de larga duración, Odonkor, Sobis y Pancraté.
GARA