GARA > Idatzia > Non Zer

Lehenengo Baratza Eguna antolatu dute Oiartzunen biharko

Elikaduren autogestio bidez, osasunerako hoberena delako, ama lurrarekiko errespetua eta Euskal Herriko nekazaritza eredua bultzatzeko asmoz bihar, larunbata I. Baratza Eguna antolatu dute Arraguako Goiko Eskolan. 11.00etan Goiko Eskolatik irteera egingo dute hauetako leku batera: Mahatsa landaketa eta txakolina egitera; zuhaitzen landaketa eta haziketa eta sendabelarren bila. 14.30ean bazkaria izango da. Arratsaldean: Baratzaren inguruko hainbat gomendio emango dira: lurra landu, haziak landatu, etabar. Guztion artean ideiak elkartrukatzeko espazioa izango da. Gainera, praktikara eramango dute dena. 21.30ean, sardina-jatea antolatu dute. Azkenik, 22.30ean konztertua Toil (Hor erreta), Punkamine (Galdakao) eta Maz Mon Kis (Gorliz) taldeekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo