GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Aizkora

Gutxitan ikusten den neurketa izango da Aian

J.L. | DONOSTIA

Idi-probetan eta zaldi-mandoetan bi final jokatuko dira asteburu honetan. Zaldi, bihar jokatuko da Euskal Herriko finala, eta etzi, berriz, idien Superprestigioa izango da.

Zaldi-mandoen Euskal Herriko finala jokatuko da bihar Nabarnizen, 17.0oetan, eta 22.00etan hasita. Bertan, aurreko urte osoan Euskal Herriko probaleku ezberdinetan jokatu diren probetako onenak, edo punturik gehien batzea lortu zuten sei onenak izango dira.

Bihar, zein aratsaldean, eta zein gauean arituko diren erabakitzeko jadanik zozketa egina dago, eta honela arituko dira lanean: Alegriaren, Motrolloren eta Begoñaren abereak izango dira 17.00etatik aurrera jokatuko den saioan arituko diren abereak. Gauean, 22.00etan hasita, berriz, beste hauek izango dira harriari tiraka: Urkiagaren, Zubizarretaren eta Aurrekoetxearen abereak. Aspaldian zer lan egiten ari diren ikusita, Alegriaren eta Urkiagaren abereak izan daitezke manta lortzeko faborito nagusiak.

Etzi, berriz, 18.00etan, Kortezubin jokatuko da idien Superprestigio sariketa. Bertan, Euskal Herriko finalean izan ziren hiru onenak lehiatuko dira. Honako horiek lortu zuten bertan izateko txartela: Txausonen, Txertudiren eta Anitxuren idiak. Txausonen uztarria azkenaldian jaun eta jabe izaten ari da, ia joaten den leku guztietan mantak lortzen baititu, eta esan beharrik ere ez dago, final honetan ere faborito nagusiak direla.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo