Zazpigarren Emakumeak Musikan jaialdia bihar hasiko da Getxon
GARA | DONOSTIA
Emakumeak Musikan Getxoko jaialdiaren 7. ekitaldia bihar hasiko da. Guztira hiru kontzertu izango dira eta sasoi desberdinetako andrazko konpositoreen lanak interpretatuko dituzte. Emanaldiak Areetako Andres Isasi Musika Eskolan izango dira, doan. Gonbidapenak Getxoko kultur etxeko aretoetan jaso daitezke.
Jaialdia Emakumeak Musikan elkarteak antolatzen du Getxoko Udalaren laguntzarekin. Beren helburuak emakumezko musikagileen lana eta horiek eginiko musika-lanak bultzatzea da.
Lehenengo saioa bihar 20.00etan izango da, Alicia Molina Garcia abeslariaren eta Carmen Perez Blanco piano-jolearen eskutik. Hilaren 20an, ostera, Manuel Mijan saxofonista eta Sebastian Marine piano-jolea arituko dira 20.30etik aurrera. Sara Olleros piano-joleak amaituko du zikloa hilaren 21ean, 20.00etan.