GARA > Idatzia > Ekonomia

A-63ko ordain- lekuetako langileen %70ek greba egin zuen atzo

M.A. |

Autoroutes du Sud de la Franceko (ASF) ordainlekuetako langileek greba egin zuten atzo, zuzendaritzak iragarritako neurriek izango dituzten ondorioak salatzeko.

CGTk adierazi zuenaren arabera, greba deialdia oso jarraitua izan zen (%70) eta, horrenbestez, atzo Lapurdiko ordainlekuak kitorik igaro ahal izan ziren eguneko hainbat ordutan zehar.

2006an erabat pribatizatu zuten ASFko kapitala. Geroztik, CGTren esanetan, lanpostuen murrizketa nabaria izan da. 2009a arte prestatutako plangintza dela medio, langileen heren bat desagertuko da eta errentagarritasuna aitzakiatzat hartuta, konponketa eta segurtasunerako inbertsioak ere gutxitu egingo direla esan du sindikatuak: «Ez horrela, ordea, bidesariaren tarifak».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo