GARA > Idatzia > Txirrindularitza

euskal Herriko itzulia Adierazpenak

«Bizia utzi dut liderrari bi minutuak kentzeko»

Jose Angel Gomez Marchantek gaur erasora irtengo dela iragarri zuen Viciosori atzo kendu ezin izan zion errenta lortzeko. «Asko mugitu beharko gara", esan zuen erronka horretan lagun izango duen Koldo Gilek

GARA | LEKUNBERRI

Liderrari segundu batzuk atera zizkion arren, Jose Angel Gomez Marchantek erasoa denbora gehiago ateratzeko asmoarekin egin zuela aitortu zuen helmugan. «Gaur bizia utzi dut liderrarekiko bi minutuak kentzeko, baina azkenean soilik hogeita hamalau segundo atera dizkiot Viciosori», esan zuen Saunier Duvaleko txirrindulariak, eta gaurko erasoak iragarri zituen.

Taldeko estrategia Azpirotzen baino lehenago jotzea zela jakinarazi zuen. «Sailkapen orokorrerako gauden taldeko hiruetako batek jotzea zen helburua, taldetxo batean ihesian joateko. Baina ezinezkoa izan da, Vicioso eta Sevilla atera baitira gure atzetik. Beraz, azken mendatea arte itxarotea nahiago izan dugu. Pena izan da gaurkoa atzo -asteazkenagatik- egin ez izana. Kasu horretan, beste zerbaitetaz egongo ginen orain hizketan», adierazi zuen, eta asteazkeneko etapara bueltatuz gero, beste modu batean jokatuko zutela onartu zuen. «Lasterketetan gertatzen diren gauzak izan ziren, taldeen interesak jokoan daude-eta. Akatsetatik ikasten da eta espero dezagun akats larri horretatik ere ikasi izana», erantsi zuen.

Gomez Marchanteren taldeko kide Koldo Gilek ere segundo batzuk atera zituen Lekunberriko helmugan. «Denbora gutxi atera dugu, baina Gomez Marchantek igoerako hiru kilometroetan hogeita hamalau segundo ateratzea ez da errenta makala. Bihar asko mugitu beharko gara, Viciosok oraindik abantaila garrantzitsua baitauka bere alde», nabarmendu zuen Gilek.

Odriozola: «Hor jarraitzen dugu»

Relax taldeko zuzendari Jesus Suarez Cuevasek, bere aldetik, Viciosok galdutako denborari garrantzia kendu zion. «Bi minutu baino gehiago izanda, hogeita hamar bat segundo galtzea ez da errenta handia. Zerbait galdu dugu, baina ikusiko dugu Vicioso zer moduz moldatzen den bihar. Momentu txarra pasatu du, besterik gabe, segundo batzuk errekuperatu baititu ondoren», azaldu zuen liderraren zuzendariak.

Bestalde, Euskalteleko zuzendari Jon Odriozolak Samuel Sanchezek oraindik aukerak badituela defendatu zuen. «Hor jarraitzen dugu, puntu bat gehiago duten txirrindulariak dauden arren, Gomez Marchante kasu. Bizirik gauden bitartean ezustea eman dezakegu. Taldea bere lekuan egon da etapan, ihesaldian, baina Voigt animaliari jarraitzea ezinezkoa da», esan zuen Odriozolak.

Jens Voigt: «No pienso dejar paso a los jóvenes»

«No pienso dejar paso a los ciclistas jóvenes. Hace diez años mi meta era llegar a los 30 y colgar la bici, pero ahora no. Quiero seguir en esto. Cipollini ya ganó el Mundial de Zolder con 36 años», señaló entre sonrisas el ganador de ayer, el alemán Jens Voigt.

El corredor del CSC afirmó que, a diferencia de la etapa anterior -jornada en la que también se metió en la fuga buena-, la escapada de la cuarta etapa rodó a menor ritmo y él se encontró siempre muy fuerte. «He participado cinco veces y he ganado en cuatro ocasiones aquí. Además, el año que no gané (2006) fui segundo en una etapa», apostilló el bravo ciclista germano.

GARA

Mayo y Tankink no tomaron la salida en Gasteiz

La carrera se quedó ayer con 153 participantes. Mayo decidió no salir, al igual que Tankink (Quick Step), segundo clasificado, aquejado de problemas intestinales. A lo largo del día echaron pie a tierra Visconti y Baguet (Quick Step), Dekker (Rabobank), Beppu (Discovery), Zaugg (Gerolsteiner), Mouron (Karpin) y Rogers (T-Mobile).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo