GARA > Idatzia > Txirrindularitza

Vicioso ez dut indartsu ikusi eta asko falta da

Iñigo CHAURREAU

Ihesaldi bat sortuko zela gaurko etapan argi zegoen eta hala ikusi dugu. Arraroena ordea, zera da: talde osoa iritsi beharrean helmugara Voigt bakarrik iritsi da. Ikaragarrizko erakustaldia eman du. Leaburutik Azpirotz bitartean ia ez diote denborarik kendu eta hor landu du garaipena.

Atzean, berriz, sailkapen nagusirako borrokan zebiltzan eta hor ere etapa polita ikusi dugu. Marchantek berriro erakutsi du indartsuena dela. Sorpresa Viciosok erakutsitako ahuldadea izan da, uste baino denbora gehiago utzirik ere.

Etapa gogorrena falta da oraindik. Viciosok klase handiko kideak ditu, baina kontua ez da hori. Saunier erasoka hasten bada lan handia izango dute besteek. Ikusi behar nola garatzen den etapa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo