Artiumek Txinako zinemari buruzko zikloa abiatuko du asteburuan
Gasteizko Artium Museoak Txinako zinemari buruzko zikloa antolatu du «Helburua: Txina gaur» izenburuarekin, «Zhu Yi. Egungo argazkigintza Txinan» erakusketa dela-eta. Museoko arduradunen esanetan, «azken urteetan erraldoi asiarrak izan duen eraldaketa erakusten duten» autore txinatarren sei obra erakutsiko ditu zikloak. Emanaldiak Artiumeko auditorioan izango dira, bihar eta etzi, hilaren 21ean eta 22an zein maiatzaren 12an eta 13an. Film oro jatorrizko bertsioan eskainiko dituzte, azpitituluekin. Sarrerak euro baten truke eskura daitezke -ziklo osoa ikusteko 5 euro, eta bazkideek doan-.