GARA > Idatzia > Euskal Herria

RPSk Dominique Voynet Berdeen hautagaiaren alde bozkatzeko eskatu du

Maria AIZPURUA |

Regions et Peuples Solidaires federazioak Dominique Voynet Errepublikako presidentegaiaren aldeko botoa eskatu zuen atzo, Baionan. François Alfonsi, Korsikako Alderdi Nazionaleko kide eta RPSko lehendakariak esan zuen Berdeen hautagaia dela estatuko alderdi regionalista eta abertzaleen eskakizunak egokien jasotzen dituena.

RPSko partaide EAren izenean, Manex Pagolak ere iritzi bera azaldu zuen: «Hizkuntzen ofizialtasuna, Ipar Euskal Herriarentzat instituzioa eta gure lurraldeetako nortasunaren aitorpena bere egin ditu. Hortaz, gure ustetan, Voynet-en alde bozkatu behar da».

Federazioaren baitan dagoen arren, PNBk ez du deirik egin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo