GARA > Idatzia > Ekonomia

Carrefourreko kutxazainak lanpostuen murrizketaren beldur

GARA |

CFDTren deiari jarraiki, Estatuko Carrefourreko saltoki-guneetan bezala, Angelukoan ere informazio banaketa eta sinadura bilketa egin zuten, atzo, kutxazainek.

Zuzendaritza kutxazain automatikoak jartzen hasi da eta horrek lanpostuen murrizketa ekarriko duela uste dute langileek, bezeroek egingo baitute kontua eta ordainketa zuzenean. Hori dela-eta, erosleen artean atxikimenduak jaso zituzten saltokiaren ateetan. Bertan, lanpostuen galeraren aurka eta kutxazainekin harreman zuzena nahi dutela eskatzen dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo