Bruesa GBC
Kirol Elkarte Anonimo izateko urrats berrien aurkezpena
San Sebastian Gipuzkoa Basketek ACB Ligan jarraitu gura badu, zenbait tramite bete behar ditu; Kirol Elkarte Anonimo bihurtzea, kasu. Hiru milioi euroko kapital soziala lortu beharko du ekainaren 30erako
Arnaitz GORRITI | DONOSTIA
Kantxa barruan egindakoak eginda ere, Bruesa GBC datorren denboraldian ACB Ligan ikustekoran, talde donostiarrak, legez, Kirol Elkarte Anonimo bihurtu beharko du. Donostiako Costa Vasca hotelean azaldu zituzten, Miguel Santos presidentea buru zela, baldintza hori betetzeko San Sebastian Gipuzkoa Basketek helburu hori lor dezan emango dituzten urratsak.
Klub gipuzkoarrak denbora ez du sobera, ia hiru milioi eurotako kapital soziala pilatu beharko baitu. Kanpaina datorren astelehenean, apirilaren 16an, jarriko da martxan eta ekainaren 30erako lortu beharko du aipatu kapital soziala pilatzea.
Harturiko erabakia
Talde donostiarrak 48.790 akzio jarri ditu salgai, akzio bakoitzak 60 euroko salneurria izango duelarik. Horiek eskuratu gura dituenak taldearen eta Kutxaren bulegoetan zein bi erakundeen webguneetan izango ditu.
Denbora premiak eta kirol premiak aintzat hartuta ere, erabaki hori lehenagotik hartua zegoela azaldu zuen Miguel Santosek atzoko prentsaurrekoan.
«Talde honek gidoi jakin bat jarraitzen du. Gure benetako helburua kirol arloan, ekonomia arloan eta giza arloan finkatzea da. Kapital horrekin ez dugu urteko aurrekontu erregularra beteko edo fitxaketarik egingo, gure burua indartzeko patrimonioa baizik; adibidez, lokalak, lur sailak... eskuratuko ditugu. Kapital handitze bat egiten dugunean hazteko izango da, ez zuloak tapatzeko».
Astelehenean hasiko da kanpaina, «Zure laguntzaz handiagoak izango gara eta urrunago iritsiko» leloarekin. Abonatuei eta ez abonatuei, guztiei, akzioak eroseko gonbitea egin zien San Sebastian Gipuzkoa Basketeko presidenteak, baina «akziodun ez izatea erabakitzen duen abonatuak ez dio taldeko kide izateari lagako», argitu zuen.
Bestalde, akziodun egiten direnei zenbait abantaila eskaintzen zaizkie programa horretan. Esaterako, 30 euroko deskontua abonamenduan hurrengo bi denboraldietarako, Illunbeko kokapena aldatzeko lehentasuna eta merchandising-a erosterakoan %10eko beherapena. Enpresnetzat, berriz, 50 akzio edo gehiago erosiz gero, publizitate tarifetan 500 euroko beherapena hurrengo bi denboraldietan.
«Ez dugu dirua eskatzen besterik gabe, inplikazioa baino» esanaz amaitu zuen Santosek.
Irabazi beharreko partida
Gaur kirol arloak hartuko du berriro ere protagonismo osoa talde donostiarrean, 20.00etatik aurrera Bruesa GBC eta Gran Canaria Grupo Dunasek jokatuko baitute Illunben.
Esan gabe doa hil ala biziko neurketa dela gaurkoa Porfi Fisacen mutilentzat. Uneotan ACB Ligako azken postuan daude gipuzkoarrak, ViveMenorcarekin zortzina garaipenetan berdinduta eta Grupo Capitol Valladolid eta Polaris World Murciarengandik bi garaipenetara. Etosa Alicante eta Bilbao Basketek berriz, hiru garaipenetako abantaila dute.
Partida aurreko prentsaurrekoan Porfi Fisacek kanariarren jokoa goraipatu zuen. «Talde sendoa da. Oso saskibaloi erraza jokatzen dute, konplikatu gabe. Hamar gizoneko errotazio argi bat egiten dute eta oso praktiko jokatzen dute gainera».
Horrez gain, bere jokalarien konpromisoa helarazi zuen entrenatzaile donostiarrak. «Galduz gero LEB Ligara jaisteko bidearen %80 egingo genuke. Ez da ihes egiteko unea, ordea, salbatzearren azkenera arte borrokatzekoa baizik. Ziur nago nire taldeak halaxe jokatuko duela».
La plantilla rojilla se ejercitó por segunda jornada consecutiva a las órdenes de Nacho Ambriz y lo hizo con Josetxo a pleno rendimientoero sin Webo rendimiento, pero sin Webó, al q Josetxo a pleno rendimieq Josetxo a pleno rendimierendimiento,o a pleno rendimiento.
La plantilla rojilla se ejercitó por segunda jornada consecutiva a las órdenes de Nacho Ambriz y lo hizo con Josetxo a plenz y lo hizo con Josetxo a pleno ro rendimiento, pero sin Webendim rendimie iento, pero sin Webó, al q Josetxo a pleno rendimiento, pero sin Webó, al qunto.
George Pavlidis y Fede Kammerichs serán baja para el encuentro de esta noche ante Gran Canaria Grupo Dunas. por otra parte, regresa Devin Smith tras su ausencia ante MMT Estudiantes.
Durante el penúltimo entrenamiento Pavlidis sufrió una distensión en el gemelo que le mantendrá apartado de la competición unos siete o diez días. La baja de Pavlidis se une a la de Kammerichs, que no se ha restablecido del todo de la intervención en el quinto metatarsiano del pie.
Con estas dos bajas el club dará de alta casi con seguridad a Devin Smith. Aunque no al mismo ritmo, el estadounidense ha vuelto al trabajo con el equipo.
G.
A partir del final de la presente campaña Seguros Lagun Aro dejará de ser patrocinador de Bilbao Basket, dando fin a una relación de tres años. Así lo confirmaron ayer Xabier Jon Davalillo, presidente de Bilbao Basket y Pablo Mongelos, director general de Seguros Lagun Aro.
Para el encuentro que Bilbao Basket disputará ante Winthertur FC Barcelona el 22 de abril en el BEC. Para ello, el club bilbaino ha preparado una «fiesta guerrera» donde, entre otros eventos, habrá una pequeña actuación de Kepa Junkera a lo largo del tiempo de descanso.