GARA > Idatzia > Pilota

Berezkoak

Sorhuet eta Ozafrain finalerako sailkatu dira

Hendaiakoak eta Bankakoak aparteko eragozpenik gabe bereganatu zuten bigarren partida, eta txapela janzteko faborito nagusiak direla erakutsi dute

SORHUET-OZAFRAIN 40

ETXEBERRI-ISTILLARTE 19

Jon LEUNDA | ANGELU

Ez zen ezusterik izan, eta Sorhuetek eta Ozafrainek lortu zuten atzo, hemendik bi astetara Baionan, Moderne trinketean, jokatuko duten Binakako Txapelketako finalerako txartela. Lehen norgehiagokan garaipena oso erraz lortu zuten, eta atzo ere aparteko eragozpenik gabe bereganatu zuten neurketa. Hori bai, hastapenean, Etxeberri eta Istillarte ongi ibili ziren, eta hamahirugarren kintzera bitarte aitzinetik ere izan ziren. 13-13 adostuta egon ostean, Sorhutek lau kintze lortu zituen saketik, eta tartea zabaltzen hasi ziren. Hala ere, hogeigarren kintzera bitarte eutsi zien, baina gero, irabazleek 13-3ko partziala eskuratu zuten, eta 32-16 jarri ziren markagailuan. Emaitza horrekin, norgehiagoka erabakita geratu zen, eta hortik aurrera gauza aipagarri gutxi izan zen, Sorhuet eta Ozafrain berrogeigarren kintzera noiz helduko ziren zain egotea bakarrik falta baitzen.

Sorhuet eta Ozafrain dira orain txapela janzteko hautagai nagusiak. Orain arte jokatutako partida guztietan bikain dabiltza, eta haiek mendean hartzea oso zaila izango dela erakutsi dute. Etxeberrik eta Istillartek, berriz, lehiaketa paregabea egin dute, lehen kanporaketan hasi, eta finalerdiak bitarte aritu baitira.

Gaur, bestea

Gaur, 18.00etan, Gerendainen jokatuko dute finalerdietako beste partida. Waltari eta Etxeto Idiarten eta Dermiten aurka neurtuko dira.

SORHUET-OZAFRAIN

40

ETXEBERRI-ISTILLARTE

19

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo