GARA > Idatzia > Errugbia

Liga Federala

Maulek azken aukerak aprobetxatu behar ditu

J.L. | BAIONA

Liga Federalean Lehen Mailan, eta igoerako fasean, Donibane Lohizunek ia ez du hirugarren fasea jokatzeko inongo aukerarik, baina geratzen diren bi partidetan ahalegin guztia egingo du garaipenak lortzen jarraitzeko. Talde gorri-berdekoek, Chaulonnais taldearen zelaian jokatuko dute bihar 15.00etan.

Mailari eusteko borrokan, Nafarroak aukera asko ditu datorren urtean ere Lehen Mailan jarraitzeko, baina oraindik ez dauka lo geratzeko tartetik, eta horregatik etxeko partidak irabazi egin beharra dauka, hemen igoera fasean baino partida gehiago geratzen baitira Liga amaitzeko. Nafarroa Beherekoek, Cahors hartuko dute bihar 15.30ean.

Maulek gauzak okerrago ditu, baina horiek ere badituzte mailari eusteko aukerak, baina horretarako hutsak egiteko tarterik ez dute. Zuri-gorriek partida zaila izango dute, Orthesen jokatuko baitute bihar arratsaldean, 15.30ean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo