GARA > Idatzia > Errugbia

Bera Berak Ordiziak baino beharrezkoagoak ditu derbiko puntuak

 

Spyro Bera Berak eta Kitmar Ordiziak 16.30etik aurrera jokatuko dute gaur Donostian, Anoetako estadio txikian, Ohorezko Mailako euskal derbia.

Berez, donostiako taldeak beharko luke Ordiziakoen aurretik, baina goierritarrak denboraldi bikaina egiten ari dira eta donostiarrak uste baino denboraldi kaskarragoa egiten ari dira. Hala, mailari eusteko borrokan ari dira.

Hori dela-eta, etxekoentzat beharrezkoagoak dira gaur arratsaldean jokoan egongo diren puntuak. Ordiziarentzat ere garrantzitsuak dira puntuak sailkapeneko goialde horretan jarraitu nahi duelako,hain zuzen ere, baina Bera Berak gaur galduko balu, egoera larrian geratuko lizateke.

Dena dela, badirudi apur bat goruntz hasi direla, eta azkeneko jardunaldian lortutako garaipenak indarra emango omen diote.

Ordizia, berriz, denboraldi ona egiten ari da, baina azkenaldian partida kaskar bat baino gehiago ere egiten ikusi dute. Mailari eusteko asmoekin hasi zuten denboraldia, eta behin hori ia segurtatu dutenean, badirudi lasaitu egin direla. Urdinek azkeneko derbia Getxon jokatu zuten, eta hura galdu egin zuten, bigarren zati txar bat egin ostean.

Getxo Arteak, aldiz, Bartzelona hartuko du etxean bihar eguerdian, 12.00etan. Horiak goruntz datoz, eta azkenaldian partida onekin batera, emaitza onak ere heldu dira, eta mailari eusteko helburua gero eta gertuago dute.

Bartzelona sailkapenean nahiko gertu dute, eta garrantzizkoa izango da haiek mendean hartzea, horrela heldu den urtean ere Ohorezko Mailan jarraitzeko urrats handi bat egin bailukete.

Ohorezko B Mailan, egin beharrekoak ia eginda dute, baina geratzen diren partidak jokatu egin behar dira, oraindik ere. Hernanik, Ohorezko Mailara igotzeko kanporaketa jokatzeko txartela eskuetan duela ekingo dio bihar, 12.00etan Cornellan jokatuko duen partida.

J.L.

Gaur, berriz, 16.00etatik aitzinera, euskal derbia jokatuko da Gernikan, Urbieta zelaian. Bertan Durango eta Gernika izango dira aurrez aurre.

Emakumezkoak

Emakumezkoen Frantziakio Ligan, ASB Baionakoa lehen Mailako lehen postuan dago. Hiru multzo daude, eta berde-moreak hirugarren multzoan daude, eta bertan lehen postuan daude. Ligako finalerdiak jokatzeko txartela ia eskuetan dute, baina badaezpada ere, puntak batzen jarraitu beharko dute.

Bihar etxean jokatuko dute, Floridako zelaian, eta baionarrek Lecouate taldea izango dute aurrez aurre. Garaipena garrantzitsua izango da etxekoentzat, eta zaleei partida ikustera joateko deia egin diete. norgahiegoka, 12.30ean hasiko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo