GARA > Idatzia > Non Zer

Ecart dantza konpainiak «Chin Chilla» ikuskizuna aurkeztuko dute Donostian

Dantza, antzerkia, bideoa... Performance-tik gertu. Fashback-etarako, bideoa erabiltzen dute, errealitatearekin nahasturik gogorarazteko oroitzapenak biziak direla eta orainekoak direla. Ikuskizun horretatik sentipen bitxi batekin irteten da ikuslea, eta gero, isiltasunean, bizitzako parte bat pasatzen da halako batean gure aurretik. «Chin Chilla» ez da tripetatik oratzen duen ikuskizuna; nahastu egiten ditu. Lau dantzarik, arropa koloretsuarekin, gizakiaren hainbat alderdi erakusten dute. Nahaste elektroniko, soinu efektu eta elkarrizketen artean, eguneroko jestualtasuna jaurtitzen dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo