GARA > Idatzia > Gutunak

Aitor Etxebarria Zamora Portugalete

Neuk ere eman dut nire sinadura, baina...

Neuk ere eman dut nire sinadura nire herriko notaritza batean Batasunak edo bere sentsibilitate politikoaren ingurukoek beren hautagaiak aurkeztu ahal izateko maiatzeko Udal hauteskundeetan. Izan ere, Alderdi Politikoen Legearen aurka nago. Batasunak (edo ezker abertzale historikoaren sentsibilitateak) hauteskundeetan egon behar du, egotea nahi dut. Demokratikoa eta zuzena da; eta zenbat eta demokrazia gehiago egon, orduan eta lehenago eta era zuzenagoan konponduko da gure auzia.

Neuk ere eman dut sinadura, baina ez diot Batasunari emango nire botoa. Izan ere, ez nago ados Batasunak gure auzia konpontzeko prozesuaren aurrean darabilen jokabidearekin. Batasuna ez da ETA, baina bai beronen sustengu zibila. Eta aspalditik uste dut gatazkaren gakoetako bat (ez bakarra) ETA sustengu zibilik gabe geratzea dela. Azkena: Ia guztiok mehatxua, tutoretza-nahia, protagonismoari ukorik egin nahi ez izatea ikusi ditugun elkarrizketan, Batasunak bakarrik ikusi ditu aukera eta borondate ona. Ezinbestekoa da Batasunak ETAri stop esatea. Zenbat eta demokrazia gehiago egon, orduan eta lehenago eta zuzenago konponduko da gure auzia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo