GARA > Idatzia > Euskal Herria

Eusko Alkartasunaren 20. urtemuga dela-eta, ekitaldia egingo dute hilaren 28an Hendaian

HENDAIA

Euskal Herriko unibertsitate guztien arteko harremanak aztertuko dituen konferentzia bat izango da Eusko Alkartasunak. bere 20. urtemuga dela medio, Hendaian antolatu duen ekimenaren atal garrantzitsuena. Ostean etorriko da festarako parada, Behobian egingo duten bazkariaren ondotik.

EAko Haritza Camblongek GARAri azaldutakoaren arabera, hilaren 28an 10.00etan hasiko da ospakizun eguna Hendaian. Unibertsitate alorrean jakitunak diren lau gonbidatu izango dira protagonista unibertsitateen arteko harramenak aztertuko diren hitzaldian.

Konferentzia Hendaiako Sokoburuko Abadia aretoan egingo da eta ondoko lagunek hartuko dute bertan parte: Bernard Causse -unibertsitateko irakaslea eta ka- tedraduna, eta Ipar Euskal Herriak unibertsitate propioa edukitzearen aldeko kolektiboko kidea-; Jean-Michel Uhaldeborde -Pabeko unibertsitateko errektorea-; Ibone Amezaga -EHU-UPVko sailburuordea-; eta Luis Mari Zaldua -Eusko Ikaskuntzako kidea eta Asmoz Fundazioko jerentea-.

Lau lagun omenduko dituzte

Lau parte-hartzaile horiek hiru ordu inguruz arituko dira unibertsitateen arteko elkarlanaz eztabaidatzen, eta ostean, 12.30tan, omenaldi-ekitaldia egingo dute bertan.

Hala, Nestor Basterretxea artista omenduko dute lehenbiziko; gero, 2003an zendu zen Edurne Epaltza, eta azkenik Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Eusko Alkartasunako presidente izandako Txomin Peillen eta Piarres Charritton. Omenaldiak amaitu ostean, 13.30tan, bazkaria izanen da Behobiako Xaia jatetxean.

Cinco años después de que Zornotza rechazara en referéndum la construcción de la central térmica de Boroa, más de medio millar de personas marchó ayer por sus calles para exigir que se respete la voluntad popular.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo