GARA > Idatzia > Errugbia

Top 14

Avironek jaitsierako postuetatik ihes egin du

AVIRON 16
NARBONNE 8

J.L. | BAIONA

Avironek garrantzi handiko garaipena eskuratu zuen atzo Narbonneren aurka, mailari eusteko borroka horretan duen aurkari zuzen baten aurka, eta denboraldi honetan bigarren aldiz, zuri-urdinek jaitsierako postutik ihes egiteko modua egin dute, eta ez da gutxi.

Partida ez zen handia izan, baina, hemendik aurrera, zaila izango da norgehiagoka ikusgarriak ikustea. Avironek asko du jokoan, datorren urtean Top 14an jarraitu nahi baitute. Atzo, Narbonne ere egoera berean zegoen, eta biek galtzeko zuten beldur hori nabaritu egin zen.

Kanpotarrak oso goiz aitzineratu ziren zigor-kolpe bati esker, eta gero etxekoei jokoan sartzea asko kostatu zitzaion. Lehen zatiaren erdialdean heldu zen berdinketa Dourthek gauzatutako zigor-kolpe bati esker. Hortik atsedenera joan bitarte, ordea, ez zen aukera handiegirik izan.

Hegartiren entsegua

Bigarren zatiaren lehen minutuan Hegartik entsegua egin zuen, eta Dourthek transformatu. Horrek indar handia eman zien etxekoei, eta ondorengo minutuetan heldu zen etxekoen jokorik onena.

Ondorengo hogei minutuetan lortu zituen talde zuri-urdinak lortu zituen puntu guztiak, eta 16-3 aitzineratu ziren.

Narbonneri kosta egin zitzaion erreakzionaraztea, baina horiek ere lortu zuten entsegua, baina ez zuten transformatu, eta 16-8koa geratu zen markagailuan.

Azkeneko minutuetan kan pokoak saiatu ziren etxekoen entsegu marra ingurura heltzen, baina ez zuten helburua lortu, eta amaieran Avironek garaipena, eta jaitsierako postuetaik ihes egitea lortu zuen. Hala ere,gogoratu behar da oraindik Liga ez dela amaitu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo