GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

BARRUTIK

Pena, sentsazio nagusia

 

Gaizka LASA
(Karpin-Galicia)

Azken etapari dagokionez, lehenengoak oso azkar ibili direla nabarmendu behar da. Oiartzunera hurbildu direnak badakite nolakoak ziren aldapak. Telebistako helikopterotik ikusita ematen ez zuen arren, izugarriak dira. Zorionak Euskal Herriko Itzulia bukatzea lortu duten guztiei eta batez ere Euskalteli. Borrokan ibili dira aste osoan eta merezi zuten saria eraman dute. Cobo ahaztu gabe, orain arte bigarren lerroan egon den txirrindularia da eta horrelako protagonismoa merezi zuen. Oiartzungo herria ere zoriondu nahiko nuke. Nahiz eta eguraldi txarra izan, jendearen erantzuna bikaina izan da eta txirrindulari guztiak oso gustura bukatu dute. Ea horrela berriro itzultzen den lasterketa Oiartzunera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo