GARA > Idatzia > Euskal Herria

Xabier Erreari sostengua eraman diote berriz Iruñeko espetxe atariraino

 

GARA |

Iruñean aspaldi eraitsi zuten Euskal Jai gaztetxea, baina horren ondorioak inoiz baino biziago daude. Izan ere, duela bi hilabete gatazka horrekin lotura duen lehen espetxeratzea agindu zuten, Xabier Errea gaztearena, eta horrek elkartasun ugari jaso du.

Atzo, astelehenero egiten ari diren elkarretaratzeei segida emanik, manifestazioa egin zuten 300 lagun inguruk, Gaztelu enparantzatik espetxe atariraino, Erreari haien animoak helarazteko asmoz, zarata eragiteko tresna ugariren laguntzaz.

Ian Tabar gaztea ere aipatu zuten; epaile berberak urte eta erdiko zigorra jarri dio, eta ondorioz espetxera ez luke joan beharko, baina Fermin Otamendi epaileak «gizartea honelako pertsona arriskutsuengandik babesteko-edo, kasu honetan betearazteko erabakia hartua du», azaltzen da Iruñerriko gazte asanbladek kaleratutako idatzian.

Honezaz gain, mobilizazio horiengatik isunak jartzen ari direla salatu zuten gazteek. Urtarrilaren 20an egindakoarengatik zortzi izan dira; eta otsailaren 10koarengatik, aldiz, lau.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo