GARA > Idatzia > Kirolak

Berezkoen Binakakoa

Waltariren sakeak ez die Idiarti eta Dermiti ezertarako aukerarik eman

WALTARI-ETXETO 40

IDIART-DERMIT 21

Jon LEUNDA | GERENDAINE

Ez zen ezusterik izan, eta Waltari-Etxetok lortu zuten atzo Gerendainen finalerdietako bigarren partida irabaztea ere, eta hilaren 28an Baionan, Moderne trinketean, izango den finalerako txartela segurtatu zuten.

Waltari eta Etxeto lehen partida irabazteak ematen duen lasaitasun horrekin kantxaratu ziren, eta hastapenetik garbi utzi zuten atzoko garaipena lortzeko faboritoak ere zein ziren.

Norgehiagokak sekulako abiadura izan zuen, amaieran garaipena lortu zuen bikoa 11-0 aitzineratu baitzen, eta horietako zazpi kintze botetik egin zituen pilotari kubatarrak. Galtzaileek ongi erreakzionatu zuten, eta 20-10 jarri ziren, baina hortxe amaitu zen Idiarten eta Dermiten erantzuna.

Izan ere, norgehiagokako gakoa Waltariren sakea izan zen. Pilotari amerikarrak 18 kintze lortu zituen estraineko jokaldiari esker, ia partida osoko kintze erdiak, eta aurkariak horrenbeste tanto saketik egiten baditu, partida irabaztea zaila da. Amaieran, beraz, Waltari eta Etxeto finalera, eta Sorhuet-Ozafrain izango dituzte aurrean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo