GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Aizkora Apustua

Iritsi da plazara joan eta etxean orain arte egindako lana erakusteko garaia

J.L. | DONOSTIA

Etzi arratsaldean, Jexux Mari Ormaetxea Urki eta Xabier Alkizalete neurtuko dira Asteasuko pilotalekuan. 14 kana-erdiko erdibitu beharko dituzte, eta alde bakoitzak 3.000 euro jokatzen ditu dirutan. Zortzi kana-erdiko Ormaetxeak plazaratuko ditu; eta gainerako seiak, berriz, Alkizaletek.

Ormaetxea segalaria da, eta txapelduna izandakoa. Joan den urtean ez zuen parterik hartu belaunean min zuelako, baina sendatuta dago. Etzikoa, aizkoran plazaratzen den lehen aldia izango da.

Alkizalete, berriz, joan den udazkenean plazaratu zen lehenengo aldiz, eta orduan Euskal Herriko Hirugarren Mailako kanporaketan atera zen. Bigarren aldiz izango da etzi bere herrian, Asteasun; izan ere, hango pilotalekuan, 18.00etan hasita jokatuko baitute apustua. Badirudi zertxobait Orendain- goaren alde dagoela dirua, baina biak aizkolari berriak eta ezezagunak izanda, oso zaila da faboritoa zein den esatea. Bientzat, lehen apustua izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo