GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Idi-probak Apustua

Belarretaren eta Igeldoren idien dema jokatuko dute

J.L. | DONOSTIA

Belarretaren eta Igeldoren idien arteko dema izango da ikusgai etzi eguerdian, 12.00etan, Urretxuko probalekuan.

Pisu libreko idiak izango dira, eta 9.730 kiloko harria erabiliko dute ordu erdian. Belarretaren semea, biloba eta Errementarixa izango dira Belarretaren idien itzainak, eta etxeko hiru anaia, berriz, Igeldoren idienak. Alde bakoitzak 600 euro jokatzen ditu dirutan.

Idi-probak, ordea, ez dira Urretxun bakarrik izango, Gatikan ere jokatuko baitira. Etzi, 18.00etan izango da lehen saioa, Letearen, Laski III.aren, Aurrekoetxearen eta Izetaren idiekin. Astelehenean, 21.00etan, bigarren ekinaldia jokatuko dute Arbelaitzen, Olabarrietaren eta Basoarteren uztarriekin. Asteartean jai izango da, eta asteazkenean 18.00etan, Lasaren, Izetaren eta Txertudiren uztarriak izango dira. Gero, atseden hartuko dute hilaren 28a bitarte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo