GARA > Idatzia > Real Sociedad

Jaitsiera postuetatik irteteko azken ahalegina

Juanito: «Garridoren gola politagoa iruditu zitzaidan»

Messirena baino ederragoa izan zela esan zuen «urrezko hiru puntu" eskuratzeko balio izan zuelako. Atletico de Madrili irabaziz gero, «helburua oso hurbil" izango dutela nabarmendu zuen atzelariak

Aritz SORZABAL | DONOSTIA

Bartzelona eta Getaferen arteko Kopako norgehiagokan Lionel Messik sartutako gol ikusgarriaz galdetuta, Juanitok esan zuen Betisen aurka lehengo astean faltaz lortutako 0-1a ederragoa izan zela, «urrezko hiru puntu» eskuratzeko balio izan zuelako. «Garridorena politagoa iruditu zitzaidan. Eta ea astelehenean Kovacevicena edo De Zeriorena, edo Atleticoren kontra sartzen duenarena, oraindik politagoa izan dela esaten dudan», adierazi zuen atzelariak goizeko entrenamendu saioaren ostean.

Biharko partida erabakigarriaren inguruan, madrildarrek Anoetan hamaika aldiz jokatu dutela Ligan eta bederatzi aldiz galdu dutela -gainerako bi partidetan, berdinketa- gogorarazi zitzaion. «Eta astelehenean hamabi bisitetatik hamar galdu dituztela esango dizut», esan zuen. Are eta gehiago, Juanitok adierazi zuen Atletico Madrili irabazita, «helburua oso hurbil» izango dutela.

«Guztien laguntza behar dugu»

Gaizka Garitanok, berriz, zaleen laguntza eskertu zuen, sarrera guztiak bukatu baitziren atzo, egun bakar batean. «Zelaia betetzea oso ondo egongo da, guztien laguntza behar dugulako», nabarmendu zuen.

Biharko aurkariari buruz, bizkaitarrak aipatu zuen «Ligako onenen artean» dagoela. «Jokalari onak izan ditu beti, baita gaur egun ere, eta aurrean jokatzen dutenen izenak ospetsuagoak badira ere, atzean sendoak dira», esan zuen.

«Etxetik kanpo gol gutxien jasotzen duen taldea da, eta Championsen sartzeko borrokan dago. Baina ez zaigu balio irabaztea ez den ezer», adierazi zuen Garitanok.

Betisen aurkako azken minutuetan gipuzkoarrek gehiegi sufritu zutela adierazi, eta Realak duen irabazteko premiarekin, urduritasuna agertzea eta gehiago kostatzea logikoa dela esan zuen. «Presioa gainditzen jakin behar dugu, eta hori atzeko talde guztiek daukaten kezka da», erantsi zuen.

Lehen taldeak beste entrenamendu bat izango du gaur, 10.30etik aurrera, Zubietan. Saioa ateak itxita egingo dute zuri-urdinek.

Gerardo y Jesuli visitan a los más mayores

Gerardo y Jesuli visitaron el miércoles la residencia para la tercera edad Txara I de Intxaurrondo. Los dos jugadores realistas conocieron de primera mano las instalaciones del centro y saludaron a los residentes, con los que se fotografiaron e intercambiaron regalos. Por otro lado, el club anunció la compra de 18 acciones del Bruesa Gipuzkoa Basket en el marco de la campaña de conversión de la entidad de baloncesto donostiarra en Sociedad Anónima Deportiva.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo