GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Harri-jasotzea Urrezko lehiaketa

Aurten ere txapelketa jokatu ahal izango dute

J.L. | DONOSTIA

Urrezko harri-jasotzaileen Txapelketa aurten ere jokatu ahal izango dute, nahiz eta datak oraindik zehazteko dauden. Harri ezberdinak izango dira aurten. Hortaz, 125eko zilindro berria, 100eko zilindro zaharra, 100eko bola eta 113ko kubiko erabili beharko dituzte, eta lehiaketa binaka izango da.

Zilindroarekin, biko bakoitzetik bakoitzak bat erabiliko du. Kubikoarekin, denbora erdia batek egingo du lan, eta beste erdia bikoteko besteak egingo du. Azkenik, bolarekin, txanda librean egingo dute lan.

Orain arte, lau bikok eman dute izena, eta honako hauek dira: Izeta II.a-Izeta IV.a, Eizmendi-Izeta III.a, Barinaga-Agirre eta Ostolatza-Astorkia.

Txapelketa horretan parte hartu nahi dutenek, ordea, izena emateko epea zabalik dute, eta azkeneko eguna datorren igandea izango da. Zumaian, Urrezko Aizkoraren saioan, eman ahal izango da ere bai. Bestela, honako telefono zenbaki hontara deitu beharko da: 685 750 848.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo