Errugbia Ohorezko Maila
Hiru euskal taldeek arriskuko postuetatik ihes egin nahi dute
Oraingoz, hiruetatik inor ez dago jaitsierako postuetan, baina deskuidu gehiegirik ere ezin dute egin, ezusteren bat jaso nahi ez badute
Jon LEUNDA | DONOSTIA
Top 14an, eta Liga Federaleko Lehen Mailan ere Ligarik izango ez den honetan, Ohorezko Mailak hartuko du protagonismo nagusia. Liga bukatzeko ere oso gutxi geratzen da, eta euskal taldeek bere helburuak bete ahal izateko azkeneko aukerak izango dituzte.
Gaur bertan jokatuko dute hiru euskal taldeek. Spyro Bera Bera izango da lehenengo jokatuko duena, gaur 16.00etatik aurerra jokatuko baitu Madrilen, Complutense taldearen aurka. Gipuzkoako hiriburuko taldeak mailari eusteko borrokan beste urrats bat egiteko modua izango du, sailkapeneko azkenekoaren aurka jokatuko baitu.
Donostiarrek, ahal badute, bost puntak batu beharko lituzkete. Hori lortzen badute mailari eusteko urrats handi bat egingo lukete. Galduta, berriz, atzerapausoa izango litzateke. Hala ere, badirudi, dosnotiarrak denboraldiko unerik gozoenean daudela.
Orduerdi bat beranduago hasiko da Kitmar Ordiziak jokatuko duen norgehiagoka. Goierritarrek sailkapeneko bigarrena hartuko dute, Madrid Noroeste, alegia. Partida zaila izango dute Axio Arañaren mutilek.
Ordiziarrak ez daude unerik gozoenean, eta pasa den larunbatean Donostian izan zuten irudia hobetu beharra daukate. Matematikoki ez daude salbatuta. Miraria beharko litzateke Ordizia Ohorezko Mailan ez geratzea, baina badaezpada ere, ahalik eta azkarren batu behar dituzte puntuak.
Madrildarrak ere garaipenaren bila etorriko dira Gipuzkoa aldera. Liga irabaztea oso zaila dute, baina ahal duten neurrian estutu nahi dute lehen sailkatua.
17.30ean, berriz, Getxo Arteak jokatuko du, eta haiek dira euskaldunen artean okerren daudenak, eta haiek izango dute hiruretan partidarik zailena, lehen sailkatuari, El Salvadorri egingo baitie bisita.
Valladolideko taldea da Ohorezko Mailako onena, eta Liga irabaztear dago. Jokatutako neurketa guztietatik bakarra galdu dute, eta Liga hori ahalik eta azkarren segurtatu nahi dute, eta horretarako ezinbestekoa dute sailkapeneko atzealdean dagoen talde bat menderatzea.
Getxok, berriz, ezin du deskuidatu. Bi talde ditu atzetik, eta oraingoz jaitsieratik libre dago baina badaezpada ere, ezin du huts gehiegi egin, sustorik nahi ez badute.
Ustezko partidarik errazena Spyro Bera Berak izango du, sailkapeneko azkenekoari egingo baitio bisita, eta orain arte partida bakar bat besterik ez dute irabazi
Ustezko partidarik zailena Getxo Arteak izango du, El salvadorri, lehen sailkatuari, egingo baitio bisita. Kitmar Ordiziak, berriz, bigarren sailkatua, Madrid Noroeste, hartuko du Trevijanon
En la División de Honor B se acaba la Liga con un derbi en Landare, donde medirán las fuerzas el Hernani y el Durango mañana, a partir de las 12.00. Ninguno de los dos se juega nada, ya que el Durango tiene la permanencia asegurada, mientras que el Hernani ya está clasificado para jugar la eliminatoria de ascenso a la División de Honor.
El Gernika, por su parte, recibe al Valencia, el último clasificado, hoy a partir de las 17.00. Una victoria les podría permitir acabar cuartos la Liga.