Miguel Biain Kortabarriari omenaldia aurtengo 24. Txistulari Alardean
Bi urtetik bi urtera Oñatin Txistulari Alardea egiten dute. Aurtengoa oso berezia izango da oñatiarrentzat orain bi urte hil zen Miguel Biain Kortabarria txistulariari omenaldi bero bat ematea nahi dutelako. Kontzertua Oñatiko Plazan izango da arratsaldeko 19,00etan. Euskal Herri osoko txistulariek parte hartuko dute eta Oñatiko Udal Musika Bandako boskotea, Aloña abesbatza, Oñatz Dantza Taldea eta Oñatiko Bertso Eskola egitaraua osatuko dute.