GARA > Idatzia > Ikusmira

Jarduera politikoen gaineko «zaintza» onartezina

Batasunak atzo Baionan salatu zuen espioitza kasua ez dela ez aspaldiko ez azken aldiko lehenengoa. Nafarroa Behereko militantate baten autoan idoro zuten jarraitze-tresna azkena da, baina, Hernanin negoziazio batzordeko kide baten autoan edo Bruselako apartamentu batean ere aurkitu zituzten antzeko tresnak orain aspaldi ez dela. Batasuneko ordezkariek Sebastian Bedouretek salatu zituen torturak ezker abertzaleko kideak kriminalizatzeko izanaz ere ohartarazi zuten, hala nola tortura horiek Estatu espainolak egin eta frantsesak ontzat ematen dituela. Praktika horiek, berriak ez badira ere, nabarmen uzten dituzte erabiltzen dituzten estatuak, sektore politiko baten gaineko kontrol poliziala onartezina baita bere burua demokrata eta zuzenbidezkotzat jotzen duen edozein estatutan. Bitxia da etengabe normalizazio prozesuaren «zaintza» mota bat salatzen dutenak beste «zaintza» horrek kezkarik bat ere ez eragitea, gainera legea errespetarazteko dauden aparatuetatik. Beraz, «zaintza» guztiek desagertu behar dute bizitza politikotik. Bitxia da, halaber, Estatu frantsesa behin eta berriz Euskal Herriko normalizazio prozesua berari ez dagokiola esatea eta, izan ere, arlo politikoan mugimendurik egin gabe segitzea, baina aldi berean arlo polizialean Estatu espainoleko metodoak baliatzea jarduera politikoak jazartzeko .

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo