GARA > Idatzia > Ikusmira

Deslokalizazioak: enpresarien trikimailuak eta administrazioen erantzukizunak

Edit section

E z da globalizazioaren kontrako mugimendu bateko kide Joseph Stiglitz, baina Ekonomiako Nobel saridun eta Mundu Bankuko presidenteorde ohi horrek deslokalizazioaren arriskuka dela-eta enpresariek soldatak murrizteko erabiltzen dituzten aitzakiak nabarmen utzi zituen atzo. Haren ustez, soldatak eta gizarte babesa murriztu beharrean, indartu egin beharko lirateke, eta enpresek gogoan izan beharko lukete ezarrita dauden komutitatea. Ez da hori ITA enpresaren kasua, langileek soldata igoera «handia» eskatuz gero, alde egingo duelako mehatxua egin baitu. Eta mehatxuaren ostean haren eskaintza «barregarria» iritsi da. Rotarex enpresak, ordea, erabakia du Galdakaon duen fabrika bertatik eramatea. Arrazoi du Enplegu eta Prestakuntza Saileko foru diputatuak enpresarien ardura falta lotsagarria dela esanda eta haien trikimailuak salatuta. Arrazoi du, baina onartu behar luke gutxienez bere eta gainerako instituzioek ere badutela erantzukizunen bat, alde egin baino lehen, inolako konpromiso barik hartu dituzten laguntzak eurek eman baitizkiete. Eta erantzukizunen bat bide dute multinazionalen mendeko politika industriala egiten duten administrazioek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo